2011/11/18

GAZTAÑERRE

Azaroak 14ean Eibarko ohitura zaharra jarraituz Gaztañerre eguna ospatu genuen ikastetxean. Gaztañerre eguna ospatzeko herri kirolak egin genituen eskolako kiroldegian. Lehen hezkuntzako ikasleek lokotx bilketa, txinga eramatea, zaku lasterketa eta sokatira egin zuten. Haur hezkuntzakoek lokotx bilketa eta txinga eramatea. Oso ondo pasatu zuten!! Eta bukatzeko, galdutako indarrak berreskuratzeko gaztaña erreak banatu genituen.
Eta ateratako argazkiekin egindako montajea: