2015/01/08

OLENTZERO 2014

2014a bukatzeko abenduaren 23an OLENTZEROren eguna ospatu genuen. Goizeko 9:30etan Olentzeroren bisita izan genuen eta haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek abestuz eman zioten ongi etorria. Nahiz eta urduri xamar egon, eskolako txikienak ilusioz eta pozez bizi izan zuten une hori. Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak, berriz, Gabon Kantak abestera joan ziren San Andres eta Ego Gain zaharren egoitzetara. Umeak oso ondo abestu zuten eta aiton-amonek bihotz-bihotzez eskertu zuten umeak abestera joan izana. Goiza bukatzeko 11:45ean eskolako patioan gabon kantak abestu genituen guraso eta familientzako.