2015/06/29

EGO GAINEKO AITON AMONEN BISITA GURE ESKOLARA

Ikasturtean zehar Amaña Iakstetxeko haurrak Ego Gaineko aiton-amonen egoitzara egindako bisiten ordaina eskaintzeko unea iritsi zen. Ekainaren 18an aiton-amona batzuk gure ikastetxea ezagutzera etorri ziren. 11:00etatik 11:30ara haur hezkuntzako 2 eta 3 urtekoekin egon ziren, eta ondoren kiroldegian lehen hezkuntzako ikasleek eskainitako dantza eta abestiez gozatzeko aukera izan zuten.  Oso polita izan zen. Espero dugu hurrengo ikasturtean ere berriro etortzea!!! Eskerrik asko!!