Azaroaren 30ean Eibarren San Andres eguna ospatzen da. Ohitura zaharrak belaunaldiz belaunaldi transmititu nahian gure ikastetxean ere ospatzen dugu, eta aurreko egunean ospatu genuen. Ohikoa den bezala gurasoak ere gonbidatuta zeuden. Arratsaldea lehen hezkuntzako ikasleek prestatutako bertsoak entzunez hasi genuen. Ondoren Euskal Dantzen erakustaldia egin zuten haur eta lehen hezkuntzako ikasleek. Eta arratsaldea bukatzeko sukaldariaren laguntzarekin prestatutako txorizo, gazta eta patata tortila pintxoak banatuz eta ikasleek ekarritako barazki eta fruituekin antolatutako azoka ikusiz bukatu genuen. Arratsalde polita igaro genuen!!
SAN ANDRES 2011
LEHEN MAILA BERTSOTAN
BIGARREN MAILA BERTSOTAN
HIRUGARREN MAILA BERTSOTAN
LAUGARREN MAILA BERTSOTAN
BOSGARREN MAILA BERTSOTAN
SEIGARREN MAILA BERTSOTAN
SAN PETRIKE DANTZA
TXULALAI DANTZA
ESKUDANTZA