Mostrando entradas con la etiqueta SAN ANDRES. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta SAN ANDRES. Mostrar todas las entradas

2016/12/05

SAN ANDRES EGUNA



2016 urteko San Andres eguna ospatzeko ikastetxeko kiroldegian azoka antolatu genuen ikasleek ekarritako produktuekin. Beti bezala, azoka-festara familiak ere gonbidatu genituen, eta puntual puntual hasi genuen jai eguna gure eskolako bertsoa abestuz:

KAIXO, ONGI ETORRI
LAGUN GUZTIOI,
BAITA AMAÑA ESKOLAKO
FAMILIA HANDIARI.

HERRI DESBERDIN ASKO
DITUGU JATORRI;
OHITURA, JANARI TA ARROPA UGARI.
BAINA ESKOLAK GAITU,
ELKARTZEN DENORI. (BIS)

Ondoren lehen hezkuntzako ikasleek beraiek prestatutako bertsoak abestu zituzten. Bertsoen ostean euskal dantzen erakustaldi bat eskaini genuen, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako iaksle guztien paratidetzarekin: COURINTA, ZAZPI JAUZI, ALUNELUL eta TXULALAI. Azken bi dantzak errepikatu egin genituen familiak dantza egitera gonbidatuz. Ekintza arrakastatsua izan zen eta giro ezin hobea sortu zen ikasle, irakasle eta familien artean. Festa amaitzeko txorizo eta gazta pintxoak banatu genituen.

 ARGAZKIEKIN EGINDAKO BIDEOA

BERTSOA ETA DANTZAK
  
1. MAILA-KO BERTSOAK  
2. MAILA-KO BERTSOAK  
3. MAILA-KO BERTSOAK  
4. MAILA-KO BERTSOAK  
5. MAILA-KO BERTSOAK  
6. MAILA-KO BERTSOAK

2014/12/01

SAN ANDRES 2014

LEHEN HEZKUNTZA 1. MAILA LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA LEHEN HEZKUNTZA 3. MAILA BAT BI HIRU LAU LEHEN HEZKUNTZA 4. MAILA LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA COURINTA ESKU DANTZA SAN PETRIKE TXULALAI

2012/12/04

2011/12/02

SAN ANDRES EGUNA 2011

Azaroaren 30ean Eibarren San Andres eguna ospatzen da. Ohitura zaharrak belaunaldiz belaunaldi transmititu nahian gure ikastetxean ere ospatzen dugu, eta aurreko egunean ospatu genuen. Ohikoa den bezala gurasoak ere gonbidatuta zeuden. Arratsaldea lehen hezkuntzako ikasleek prestatutako bertsoak entzunez hasi genuen. Ondoren Euskal Dantzen erakustaldia egin zuten haur eta lehen hezkuntzako ikasleek. Eta arratsaldea bukatzeko sukaldariaren laguntzarekin prestatutako txorizo, gazta eta patata tortila pintxoak banatuz eta ikasleek ekarritako barazki eta fruituekin antolatutako azoka ikusiz bukatu genuen. Arratsalde polita igaro genuen!!
SAN ANDRES 2011

LEHEN MAILA BERTSOTAN

BIGARREN MAILA BERTSOTAN

HIRUGARREN MAILA BERTSOTAN

LAUGARREN MAILA BERTSOTAN

BOSGARREN MAILA BERTSOTAN

SEIGARREN MAILA BERTSOTAN


SAN PETRIKE DANTZA

TXULALAI DANTZA

ESKUDANTZA