2016/12/05

SAN ANDRES EGUNA



2016 urteko San Andres eguna ospatzeko ikastetxeko kiroldegian azoka antolatu genuen ikasleek ekarritako produktuekin. Beti bezala, azoka-festara familiak ere gonbidatu genituen, eta puntual puntual hasi genuen jai eguna gure eskolako bertsoa abestuz:

KAIXO, ONGI ETORRI
LAGUN GUZTIOI,
BAITA AMAÑA ESKOLAKO
FAMILIA HANDIARI.

HERRI DESBERDIN ASKO
DITUGU JATORRI;
OHITURA, JANARI TA ARROPA UGARI.
BAINA ESKOLAK GAITU,
ELKARTZEN DENORI. (BIS)

Ondoren lehen hezkuntzako ikasleek beraiek prestatutako bertsoak abestu zituzten. Bertsoen ostean euskal dantzen erakustaldi bat eskaini genuen, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako iaksle guztien paratidetzarekin: COURINTA, ZAZPI JAUZI, ALUNELUL eta TXULALAI. Azken bi dantzak errepikatu egin genituen familiak dantza egitera gonbidatuz. Ekintza arrakastatsua izan zen eta giro ezin hobea sortu zen ikasle, irakasle eta familien artean. Festa amaitzeko txorizo eta gazta pintxoak banatu genituen.

 ARGAZKIEKIN EGINDAKO BIDEOA

BERTSOA ETA DANTZAK
  
1. MAILA-KO BERTSOAK  
2. MAILA-KO BERTSOAK  
3. MAILA-KO BERTSOAK  
4. MAILA-KO BERTSOAK  
5. MAILA-KO BERTSOAK  
6. MAILA-KO BERTSOAK