Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, eta Toribio Etxebarria Eibartar idazlearen jaiotzaren 125. urteurrena dela eta, berak idatzitako Lexikoiaren jendaurreko irakurketa ozena egin da Udaletxean.
Lexikoiaren irakurketa Udaletxeko Pleno Aretoan egin da goizeko 9etatik iluntzeko 7ak bitartean. Herriko 60 elkarte eta erakundek hartuko dute parte eta 400 irakurle inguru izango dira bertan.
Gure ikastetxeak ere irakurketa horretan parte hartu du, goizeko 10:10tik 10:40ra.