BERTSOA
sentipen bat
bihotzean;
ez da igandeko
jantzi polita
uzten duguna
etxean.
Egurra erreaz sua
haztea
lortu ohi dugun
antzean,
euskara ere piztu
dezagun
ahal dugun
bakoitzean,
sua itzali egiten
baita
egurrik bota ezean.
(Ber)
GUK EUSKARAZ
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
1
Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen. (bis)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
2Orain zuen birtutez
zuen indarrez. (bis)
Euskara itsaso urdin
eta zabal bat izanen da
eta guria da. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
3Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen. (bis)
Eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuten
handik nekez. (bis)
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?...
BEHIN BETIKO
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
EUSKARAZ ETA KITTO!
Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
borrokan eta pakean. (tristuran eta pozean)
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi.
Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian.
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT "FLASHMOBA"