2011/11/29

LURRASKA BASERRI-ESKOLAN EGONALDIA

Azaroaren 23, 24 eta 25ean gure ikastetxeko lehen hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Lurraskara joan dira.

Lurraska, Ingurugiro Hezkuntzarako zentroa Ajangiz herrian kokatuta dago, Gernikatik 10 minututara. Bertan Urdaibaiko Erreserbaren ekosistemak ezagutzeko aukera izan dute. Baita baserriko lanak egiteko eta abereak zaintzeko. Ogia antzinako erara egiteko eta diskotekan dantzatzeko. Primeran pasatu dute eta hurrengo urtean berriro joateko gogoz etorri dira!!